#ElikaduraErronka
Ongi etorri Bidasoa-Txingudi eskualdeko gazteei elikadura arduratsuaren inguruan hitza ematen dien lehiaketara!
HARRERA
PROZESUA
OINARRIAK DESKARGATU
AURREKO EDIZIOAK
GEHIAGO JAKIN
ZERGATIK GAZTEAK ON ?
Etorkizuneko elikadura bertakoa, ekologikoa eta osasuntsua izan dadin.
- Eskolan lantzen ditugun proiektuak erakusteko.
- Sortu nahi ditugun egitasmoak aurrera eramateko.
- Ditugun ideiak garatzeko.
ZEINENTZAT
- Bidasoalde zabaleko (Ziburu eta Donibane Lohitzune barne) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo kolegioko adinean dauden gazteak.
- Gazte talde bakoitzak irakasle edo hezitzaile erreferente bat izango du.
SARIAK
Irabazi zure ikastetxe edo hezi-gunearen elikadura burujabetza hobetzeko sari bat!
- Epai-mahaiaren Saria (600€ko balioa)
- Herritarren Saria (400€ko balioa)
*Sari hauek ikastetxe edo hezi-gune bakoitzaren espazio eta baliabideen arabera adostuko dira.
LAGUNTZA BEHAR DUZU?
Lehiaketa partehartzaileei zuzendutako elikadura burujabetzaren inguruko aukezpen saio didaktikoak eta bideogintza tailerrak proposatzen ditugu.
GAZTEAK ON lehiaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamenduak antolatutako“mugaz gaindiko herritartasun-proiektuak-Ideiak 2025” programaren dirulaguntzari esker gauzatzen da
Lan hau sustatzen, Bidasoaldeko elikadura burujabetzaren arloan ekiten ari garen hiru erakunde gara:
Mila esker, zuen bozken bidez, proiektu hau aurrera eramateko aukera eman diguzuen guztiei.


