Prozesua irekita
Izena eman!
0.
Izen ematea
2024/10/01 – 2024/12/31
INFORMAZIOA
Proiektu bat aurkeztu nahi duzue? Saiatu zuen ikastetxe edo hezi-gunearentzat sari bat irabazten!
Zuen proiektua aurkeztu aurretik, kontsultatu oinarriak eta egiaztatu irizpideak betetzen dituzuela.
IZENA EMAN
1.
Bideoen aurkezpena
2025/01/01 – 2025/04/11
INFORMAZIOA
Bidali zuen bideo eta aurkezpen fitxa bideoak@gazteakon.eus helbidera WeTransfer-en bidez.
GAZTE TALDEEN KOORDINAZIOA
Deskargatu, hemen, gaiaren aurkezpen saio didaktiko bat.
Laguntza behar izan ezkero, eskatu saio bat gurekin azpiko formularioa beteta.
2.
Bideoen azterketa
2025/04/12- 2025/05/04
INFORMAZIOA
Ebaluazio Batzordea arduratuko da proiektu bakoitza aztertzeaz. Irizpide guztiak betetzen dituzten proiektuak baino ez dira kontuan hartuko.
3.
Proiektuen bozketa
2025/05/05 – 2025/05/25
INFORMAZIOA
Aurkeztutako bideoak ikusi eta gogokoen dituzun 3 proiektuen aldeko botoa eman Herritarren Sariaren aukeraketan parte hartzeko.
Fase honetan zehar, epai-mahaiak epai-mahaiaren saria aukeratuko du.
2025/05/05
BIDEOEN SUSTAPENA
Bideo guztiak Gazteak ON web orrialdera eta sareetara igoko ditugu.
Herritarren saria lortzeko aukera areagotu nahi duzu?
Maiatzaren 5tetik aurrera, zuen proiektuaren hedapena egin ezazu!
2025/05/25
PROIEKTUEN BOZKETA
Bidasoa eskualdean bizi den pertsona orok eman dezake botoa.
Bozketa web orrian partekatutako formularioan egingo da, harremanetarako datuak adierazita (izen-deiturak, emaila…).
Herritar bakoitzak 3 proiektu bozkatu behar ditu nahitaez.
4.
Emaitzen argitaratzea
2025/05/30
INFORMAZIOA
Ezagutu itzazu proiektu irabazleak.
SARI MOTAREN ERABAKIA
Epai-mahaiaren edo Herritarren Saria irabazi baduzue, antolatzaileak zuekin jarriko dira harremanetan.
Saria taldeak ordezkatzen duen erakundearentzako izango da. Ikastetxe edo gunearen elikadura burujabetza hobetzeko ekintza izaera izango du eta erakundearekin batera adostuko da.
5.
Sarien gauzatzea
2025/10/31
GAZTEAK ON Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz ekimenaren esparruan antolatutako Ideiak 2024, mugaz gaindiko aurrekontu partehartzailean saritutako proiektu bat da.
Lan hau sustatzen, Bidasoaldeko elikadura burujabetzaren arloan ekiten ari garen hiru erakunde gara:
Mila esker, zuen bozken bidez, proiektu hau aurrera eramateko aukera eman diguzuen guztiei.